Craft GIN

25,00

-Craft GIN 70cl botila 1

-MITIKA EDALONTZI 1

2020ko lehen konfinamenduan, garagardoz betetako upel asko saldu gabe geratu ziren. Mitika eta Saltus-en upelak batu eta BASQUE MOONSHINERS-en destilatu genituen. Landare usanitsu ugari gehitu ondoren, oso ginebra berezi eta kalitate handikoa dugu.

Dastatze oharrak

Lortutako ginebra oso freskoa eta belartsua da. Alde batetik, limoiaren, laranjaren, lemongrassaren eta jengibrearen nota zitrikoak nagusitzen dira, ipuru eta melisatik datozen nota lehor eta belartsuagoekin elkartzeko. Kardamomoak nota espeziatuagoak lortzen ditu, eta zapore guztiak ezin hobeto konbinatzen dira finkatzaile klasiko batekin, hots, ajenjo sustraiarekin. Alkoholaren garagardo jatorriak lupulutik datorren nota berdea ematen dio eta nortasun paregabea.

Txupito hotzean kontsumitzea gomendatzen dizugu, garagardo pinta batekin lagunduta, hala nola IPA bat, Session IPA edo New England IPA, edo Gin & Tonic klasikoa tonika neutru eta lima-twist batekin.

GOZAZAZU!

Category: